Bera Berak Cristina Polonio fitxatu du
Bera Berak 2021/2022 denboraldirako taldea itxi zuen atzo, Cristina Polonio pibotaren fitxaketarekin. Nekane Teresek erretiroa hartu ostean, haren lekua betetzera dator uztailean 23 urte beteko dituen jokalari sevillarra.
78 neurketa ofizial jokatu ditu Poloniok Ohorezko Mailan, eta azken hiru denboraldiotan Morvedre taldean aritu da. Imanol Alvarez Bera Berako entrenatzaileak ondo ezagutzen du, jubeniletan 28 aldiz deitu baitzuten Espainiako selekzioarekin jokatzeko. Bera Berak datorren denboraldirako fitxatu duen hirugarren jokalaria da Polonio, June Loidi eta Maddi Aalla fitxatu baititu berriki.