Clara Azurmendi da Espainiako badminton txapeldun berria
Igandean jokatu ziren Espainiako Badminton Txapelketako finalak, eta Carla Azurmendi donostiarrak bi urrezko domina irabazi zituen. Bata, bakarkako txapelketan irabazi zuen, eta bestea, binakakoan, Beatriz Corralesekin batera.
Bakarkako txapelketan Beatriz Corralesen aurka jokatu zuen finala, ondoren binakako txapelketan bere taldekidea izango zenaren aurka. Hiru set eta 50 minutu iraun zituen partidak; lehenengo setean, 21-18 irabazi zuen donostiarrak, eta bigarrenean 12-21 galdu zuen. Azken setean, 21-10 irabazi zuen Azurmendik, eta urrezko domina eskuratu zuen.
Binakako txapelketan, Beatriz Corralesekin batera Lucia Rodriguezen eta Ania Setienen aurka aritu zen finalean Azurmendi, eta 36 minututan irabazi zuten partida. Lehen seta 21-15eko markagailuarekin irabazi zuten, eta bigarrena, berriz, 21-17koarekin.