Donostian azkenaldian egon diren eraso matxistak salatu dituzte udal talde guztiek
Donostiako Udaleko alderdi politikoek azken eraso sexisten aurkako adierazpen instituzionala egin dute, baita erasoak salatzeko elkarretaratze bat ere. Joan den astean adin txikiko neska batek salatu zuen bere arte martzialetako entrenatzaileak sexu abusuak egin zizkiola.
Eneko Goiak adierazi duenaren arabera, Donostiako Udala “beti egongo da” halako erasoen aurka. Bestalde, amaitzen ez den arazo bat dela azpimarratu du alkateak: “Zoritxarrez, askotan topatu gara hemen halako erasoak salatzeko, eta dirudienez gehiagotan elkartuko gara emen. Baina hemen ez dago atsedenik, eta eraso hauen aurka egiten jarraituko dugu”.