Gizarte Larrialdietarako Laguntzak emateko irizpideak aldatu eta osatu ditu udalak
Donostiako Udalak onartu du 2021erako Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) emateko jarduera irizpideen 6. artikuluan aldaketak egitea eta artikulu berri bat sartzea. Aldaketa hori 2020eko pandemiak eragindako krisi egoeragatik egin dute, Eusko Jaurlaritzaren jarraibideei jarraituz eta sortutako testuingurura eta beharretara egokitzeko.
Aldaketak egin dira dentistarentzako laguntzekin, alokairuko etxebizitzan sartzeko laguntzekin eta elikatzeko laguntza batzuekin zerikusia duten artikuluetan. Gastuaren justifikazioari buruzko artikulu berri bat ere sartu da; gastua jutifikatzeko betebeharra emandako zenbatekoaren gainean ezartzen da, ez hura sortu duen gastuaren zenbatekoaren gainean. Eskatzaileei aldeko aldaketak direnez, atzeraeraginarekin aplikatuko zaizkie dagoeneko eginak dauden eskaerei.