Santa Klara uhartean soroslerik ez dagoela salatu dute istripu baten ostean
‘Hondalea’ Cristina Iglesiasen eskuhartze artistikoa jada bisitatu daiteke Santa Klara uhartean, eta joan den asteburuan jende asko gerturatu da ikustera. Hala ere, uhartean oraindik ez dago soroslerik, eta igandean istripu bat jazo eta soroslerik ez zegoela salatu dute sareetan: “Motorak joan etorri daude jendetza eramaten, ‘Hondalea’ ikusteko, eta ez dago inor gertatu litezkeen istripuak artatzeko”.
Azkenean, 112ra deitu eta Gurutze Gorriko boluntarioek gerturatu behar izan zuten uhartera.