Santa Klara uharteko lanen adjudikazioan, ustezko irregulartasunak salatu ditu LABek
Santa Klara uhartean Hondalea eraikitzeko eta itsasargia berritzeko lanen adjudikazioan ustezko irregulartasunak egon dira, Argia hedabideak zabaldu duenez.
Donostiako Udaleko langileen LABeko sail sindikalak salatu du LKS eta Fhecor enpresek lizitaziorik gabe eskuratu zutela eraikinaren birgaitzea zuzentzeko lana. Gipuzkoako Fiskaltzaren eskuetan utzi dituzte uharteko lanak gertutik jarraitu dituzten langileek helarazitako informazioak eta salaketak.
Gainera, sindikatuak salatu du Moyua enpresak gastuetan egindako %23ko gainkostuei onespena eman zietela LKS eta Fhecor enpresek, Donostiako Obra eta Proiektuetako zuzendariaren ustezko oniritziarekin.
HONDALEA, irlaren HONDAMENDIA.
— LAB Donostiako Udala (@LABudaladonosti) June 8, 2021
Donostiako Udaleko LABeko Sail sindikalak, Santa Klara irlan Hondalea eskultura jartzeko egin den tramitazio urbanistikoa Gipuzkoako Fiskaliara eraman du irregulartasunak daudelakoan. Bihar informazio osoa zabalduko dugu. #HondaleaGardetasunaOrain pic.twitter.com/zTqznQQFHS