Edukiontzi batzuk erre zituzten bart Altzan
Astearte gauean, 22:45ak aldera, Altzako Larratxo pasealekuak eta Elizasu kaleak bat egiten duten tokian, zabor edukiontzi batzuek su hartu zuten, ustez norbaitek eraginda. Bizilagun batzuek sare sozialetan salatu zuten gertakaria, eta PSE-EEren udal taldeak gaitzetsi egin du: “Halako jarrerek, arrazoirik gabeko baldarkeriek, hiriaren dinamika oztopatzen dute soilik, ondasun publiko eta pribatuak kaltetuz. Aparkatuta zegoen autoren bat, esaterako, suak kaltetu zuen, suhiltzaileek itzali zuten arte”.