Garbitzaileek soldata arrakala garbitu dute Bretxan
ELA sindikatuak maiatzaren 24an abiatutako kanpainaren barruan, hainbat garbitzailek euren sektoreko soldata arrakalarekin bukatzeko aldarrikatu dute Bretxan. Eraikinen eta lokalen garbikuntzaren eta kaleko garbikuntzaren arteko soldata arrakalarekin bukatzea da kanpainaren helburua. Izan ere, lehenengoa feminizatuta dago eta bigarrena maskulinizatuta, eta eraikinetako eta lokaletako garbitzaileek pairatzen dute arrakala hori.
Horrela, gaurko ekintzan Bretxako kanpoaldea sinbolikoki garbitu dute eraikinetako eta lokaletako zenbait garbitzailek, soldata arrakala garbitu behar dela irudikatzeko. Antzeko ekintzak egin dituzte Bilbon eta Gasteizen ere bai.