Gipuzkoako enpleguaren suntsiketa salatu du LABek
LAB sindikatuak enpleguaren suntsiketa salatu du Donostiako Erdialdean, eta horretarako Askatasunaren hiribidea moztu du protesta gisa. Protesta honetan LABeko kideek Hego Euskal Herrian eta Gipuzkoan enpleguaren egoera argitzen duten datuak azaleratu nahi izan dituzte, eta azpimarratu dute enpleguaren suntsiketak emakumeei eragiten diela gehienbat.
Enpleguaren egoeraren datuak
LABen datuen arabera, 9.663 langile daude aldi baterako erregulazioan, eta behargin horien %55,1a emakumeak direla azpimarratu dute. Bestalde, 2021eko apirilean 168.727 pertsona zeuden langabezian Hego Euskal Herrian, %56,32 emakumeak. Azkenik, Hego Euskal Herrian 2020. urtean 22.500 lanpostu suntsitu zirela adierazi dute.
¡No a la destrucción de empleo en los sectores feminizados!¡Acabemos con la sangría! #EsencialesSiempre pic.twitter.com/06usb23SIl
— LAB SINDIKATUA (@LABsindikatua) June 9, 2021
Hemos trasladado al centro de Donostia la dinámica activista para denunciar la situación en los sectores feminizados #EsencialesSiempre
— LAB SINDIKATUA (@LABsindikatua) June 9, 2021
Hemos denunciado la precariedad y pérdida de empleo que sufrimos las mujeres* pic.twitter.com/dgpDmlN4Qr
Donostiako erdialdera ekarri dugu sektore feminizatuen egoera salatzeko dinamika ekintzailea #FuntsezkoakBeti
— LAB SINDIKATUA (@LABsindikatua) June 9, 2021
Emakumeok* pairatzen ditugun prekaritatea eta enplegu galera salatu dugu. Inor ez dago soberan! pic.twitter.com/71dRPwgMkk