Donostiako uretan jokatuko da Gipuzkoako Traineru Txapelketa

Igandean, hilaren 13an, Gipuzkoako Traineru Txapelketa jokatuko da Kontxako badian (11:00). Hiru traineru beteranok, gizonezkoek hamabi klubek eta emakumezkoen hamar klubek parte hartuko dute. Beteranoen lehiarekin hasiko da txapelketa. Ondoren ariko dira gizonezkoak, eta, azkenik, emakumezkoak. Iaz Orion jokatu zen txapelketa, eta emakumezkoetan etxeko traineruak irabazi zuen Donostiarraren eta Arraun Lagunaken aurretik. Gizonezkoetan ere Donostiarra bigarren izan zen, Hondarribiak irabazitako estropadan.
Guztira, Donostiako lau traineruk (hiru klubek) parte hartuko dute txapelketan.
Beteranoak
- Txanda bakarra: Badok 13, Zumaia eta Fortuna.
Gizonezkoak
- Lehen txanda: Trintxerpe, Hibaika, Mutriku eta Lapurdi.
- Bigarren txanda: Zumaia, San Juan, Getaria eta San Pedro.
- Hirugarren txanda: Zarautz, Donostiarra, Orio eta Hondarribia.
Emakumezkoak
- Lehen txanda: Zarautz eta Lapurdi.
- Bigarren txanda: San Juan, Zumaia, Hibaika eta Tolosaldea.
- Hirugarren txanda: Hondarribia, Arraun Lagunak, Donostiarra, eta Orio.