Easo kaleko Dbusen geltoki bat lekuz aldatu dute

Dbusek jakinarazi duenez, gaurtik aurrera Easo kaleko 9. geltokia 27. zenbakira lekualdatu dute. Honako autobus lineei eragiten diete: 19. Aiete-Bera Bera, 31. Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza, 36. San Roke-Aldakonea eta 37. Rodil-Zorroaga.
Bestalde, Portueneko obren eraginez, 18. Seminarioa autobus linean aldaketak egingo dituzte ekainaren 14tik aurrera. Gutxi gorabehera bi asteko iraupena izango dutela esan du Dbusek. Seminarioaren norabidean, Mikeletes 4 geltokia Pio Baroja 4ra lekualdatuko da. Era berean, Portuene 20 (1) eta Portuene 49 geltokiak Palacio kalea eta Donosti Zahar kaleen arteko bidegurutzean dagoen behin-behineko zutoinera eramango dira. Horrez gain, Portuene 2 eta Gantxegiko geralekuak kendu egin dira. Gipuzkoa Plazarako norabidean, Palacio eta Mikeletes 1 geltokiak Pio Baroja 5era lekualdatzen dira. Portuene 20 (2) eta Portuene 21eko geralekuak ezabatu egingo dira.