250. greba eguna izan dute gaur Gipuzkoako erresidentzietako langileek
Gipuzkoako erresidentzietako langileek 250. greba eguna izan dute gaur, eta Donostiako kaleetan egin dute protesta goizean. Ia hiru urte daramatzate langileek hitzarmen duina eskatzen, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak akordio batera iristeko “oztopo” izaten jarraitzen duela adierazi dute.
Bestalde, ia hiru urte hauetan langileen greba eskubidea urratua izan dela adierazi dute; izan ere, %100eko zerbitzu minimoak ezarri dituzte beti, eta hau greba eskubidearen “bahiketa” dela adierazi dute.
Nahiz eta Gipuzkoako erresidentzien finantzaketaren %90a publikoa izan, erresidentzien bi herenek irabazi interesak dituztela azpimarratu du Mitxel Lakuntzak, ELA sindikatuko idazkari nagusiak.