Intxaurrondoko historia ezagutzeko ibilaldia egingo dute
Intxaurrondoko historiaren aztarnak berreskuratzen ibilaldi gidatua egingo dute larunbatean Intxaurrondon, 10:30ean. Plazara Goaz euskara batzordeak eta Izbe auzo elkarteak antolatu dute egitasmoa, eta, hain zuzen, Izberen egoitza berritik abiatuko dira; Intxaurrondo kaleko 54. zenbakian dago, trenbidearen aldean. Auzotar guztiak ibilaldian parte hartzera animatu dituzte, Intxaurrondoko historia hobeto ezagutu dezaten.
Aipatu eragileek beste bi ibilaldi antolatu dituztela iragarri dute, baina horiek uda pasa ondoren izango dira, eta data gerturatu ahala emango dute egitasmoen berri.