Miren Lazkano piraguista 28. geratu da Munduko Kopan
Miren Lazkano piraguista donostiarrak azken Munduko Kopan hartu zuen parte, Pragan (Txekia). Europako txapeldunak ezin izan zuen finalera iritsi, eta txapelketako C-1 kategorian 28. geratu zen. Lazkanok berak adierazi duenaren arabera, finalerdian 17. atean arazoak izan zituen eta “ikutu” batzuk egin zituen, eta horrek 28. geratzea eragin zuen.
Txapelketa honetan sei gipuzkoarrek hartu zuten parte, eta emaitza onena Maialen Chorrautena izan zen, seigarrena geratu baitzen K-1 kategorian. Ander Elosegik C-1 proban hartu zuen parte, eta Joan Crespok K-1ean: biak geratu ziren finalerditik kanpo. Pau Etxaniz K-1 kategoriako finalerdira iritsi zen. Bestalde, Miren Lazkanorekin batera Klara Olazabal finalerdira iritsi zen, baina ez zuen finalera igarotzea lortu.