Motozaleek errepidean segurtasun gehiago behar dutela aldarrikatu dute Donostian
Motozaleen Babeserako Nazioarteko Batasunak antolatuta, hamarnaka motor gidarik Donostiako kaleak bete zituzten igandean, hilaren 13an, errepideetan segurtasun gehiago behar dutela aldarrikatzeko. Espainiako Estatuko 27 hiritan antolatu zituzten mobilizazioak, tartean Donostian.
Manifestariek gogoratu dute 2014tik etengabe igo dela motozaleen istripu kopurua, eta Espainiako Estatuan 45 motor gidari zendu direla errepideetan, maiatzean eta ekainean. Horregatik, errepideetako bazter babesetan motozaleak babesteko sistemak ezartzeko eskatu dute, baita galtzada guztiak egoera onean mantentzeko ere.