Altzako SJC Herri Ikastetxeko patioa berrituko dute
Donostiako Udalak Altzako San Jose de Calasanz (SJC) Herri Ikastetxeko patioa berrituko du, Eneko Goia alkatearen arabera, hiru hilabeteko epean eta 306.382 euroko aurrekontuarekin. Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du lanak Urbycolan SL enpresari adjudikatzea, eta alkateak nabarmendu du “udako oporraldiko hilabeteetan” egiten saiatuko direla, eragozpenak ez sortzeko. “goera txarrean dauden ikastetxeko patioak birgaitzea eta mailak zuzentzea aurreikusten du proiektuak, patioko eremuen arteko irisgarritasuna bermatzeko eta erabilera hobetzeko.
Alde batetik, haurreskolaren eremuan hainbat konponketa egingo dituzte, jolasgune berriak jarriko dituzte eta kautxuzko zoladura berrituko dute. Bestetik, eskolako patioko jolasguneko kautxuzko zoladura konponduko dute, beste konponketa batzuekin batera. Azkenik, gimnasioko komunetarako sarbidean dagoen oztopo arkitektonikoa kenduko dute, hormigoi armatuzko arrapala eta eskailera bat eginez. Horrez gain, ataripean haurrentzako jolasgune berri bat jarriko dute, eta zolata, fatxada, baranda eta drainatze sistemak berrituko dituzte.