Jose Maria Soroa kalean zulo bat agertu da
Gaur eguerdian, zulo bat egin da Groseko Jose Maria Soroa kalean. Zehazki, 21. zenbakiaren parean agertu da. Udaltzaingoa, Mugikortasun agenteak eta Mantentze zerbitzuetako langileak gerturatu dira, eta autoek aparkatzen duten lekuan kono baten oinarriaren tamainako zuloa ikusi dute.
Zirkulazioa eten egin dute, eta han zeuden bost auto kendu dituzte. Lekua hesituta dago eta aparkatzea debekatuta dago. Zirkulazioa berriz ere irekita dagoela jakinarazi du udalak. Ez da kalte pertsonalik eta materialik gertatu. Orain zulo hori zerk eragin duen aztertuko dute.