8 koronabirus kasu positibo Donostian
Donostiako intzidentzia metatua 123,36koa da, eta behera egin du. Intzidentzia metatu altuena Bidebietakoa da, eta baxuena, berriz, Loiolakoa.
Eusko Jaurlaritzak argitaratu dituen datuen arabera, 8 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten Donostian atzo. Une honetan, hiriko intzidentzia metatua 123,36koa da, eta behera egin du. Intzidentzia metatuak berriro ekin dio joera beherakor jarraia izateari. Izan ere, 134,33koa zen intzidentzia metatua atzo, 166,13koa zen ostiralean, eta 171,61koa zen, berriz, ostegunean.
Intzidentzia osasun eremuka
Intzidentzia metatuak behera egin du bederatzi osasun eremutan, eta berdin mantendu da Parte Zaharrean eta Amara-Erdialdean:
- Bidebieta: 208,13
- Intxaurrondo: 157,73
- Aiete: 144,39
- Gros: 121,57
- Amara Berri: 116,91
- Parte Zaharra: 115,61
- Amara-Erdialdea: 102,83
- Ondarreta: 101,47
- Egia: 94,68
- Altza-Roteta: 86,76
- Loiola: 13,63
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko datuak:
- Ondarreta: 3
- Gros: 2
- Amara Berri: 2
- Altza-Roteta: 1
- Aiete: 0
- Bidebieta: 0
- Intxaurrondo: 0
- Amara-Erdialdea: 0
- Parte Zaharra: 0
- Egia: 0
- Loiola: 0
Indarrean dauden osasun neurriak
- Hego Euskal Herriko mugikortasuna librea da.
- Espainiako Estatuko gainontzeko autonomia erkidegoetara joan daiteke.
- Posible da edozein ordutan kalean egotea.
- Beste pertsona batzuekin elkartzea, kopuru mugarik gabe, zenbait salbuespenekin. Ostalaritza establezimenduetan, gehienez lau pertsona elkartu daitezke mahai bakoitzean. Bestalde, eremu itxietan kirola 6 pertsonako taldeetan egin daiteke gehienez. Gainera, aisialdi taldeak gehienez hamar lagunekoak izango dira, eta kanpoko erakusketetan eta gune turistikoetako bisitak gehienez hamar pertsonako taldeetan egingo dira.
- 00:00etan ostalaritza establezimenduak itxi behar dira, baita kultura, gizarte eta merkataritza jarduerak eten ere. Autobusak ere gaueko 00:00ak arte ibili ahal izango dira.
- Merkataritzan, 150 metro koadro baino gehiagoko establezimenduetan gehienezko edukiera %40koa da, eta 150 metro koadrotik beherakoetan %60koa. Azoka txikietan, baimendutako postuen %50 jarri ahal daitezke.
- Elkarte gastronomikoak, lonjak eta gazteen lokalak itxita daude.
Ostalaritzan, barrualdeko edukiera %50era mugatuta dago. Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea, eta, mahai bakoitzean, gehienez 4 pertsona egon daitezke. Nahitaezkoa da maskara erabiltzea, jateko edo edateko unean izan ezik. - Gaueko aisialdiko establezimendu eta lokal guztiak itxita egongo dira oraindik.
- Joko aretoek 22:00etan itxi behar dute, eta edukiera %50era mugatu behar dute.
- Kultur guneetan edukiera %35era mugatu dute. Beila eta ehorzketetan, aire zabalean, 30 pertsona egon ahal dira gehienez; eta, leku itxietan, sei pertsona gehienez.
- Musika eta kantu jardueretan Osasun Publikoaren Zuzendaritzaren gidalerroak betetzen dituen protokoloak egin beharko dituzte.
- Kirol instalazioen edukiera %50era mugatu dute, eta aldagelena %35era. Ez da ikuslerik egongo kirol ekitaldietan.
- Kanpoko kirol jarduerek ez dute jende kopuru mugarik izango, eta barnealdean egiteko gehienez sei pertsona elkartu ahalko dira. Eskola kirolaren entrenamenduan ezingo dira aldagelak erabili. Maskara derrigorrez erabili behar da, lehiaketetan eta kanpoan egiten den jarduera fisikoetan izan ezik.
Txertaketa prozesua
Osakidetzak jakinarazi duenez, 40 eta 49 urte arteko herritarrak txertatzen ari dira dagoeneko. Gainera, AstraZenecaren lehen dosia jaso duten 60 urte baino gutxiagoko pertsonak bigarren dosia jasotzen ari dira. Osasun agintariek pauta osatzeko Pfizerren txertoa jartzea gomendatu dute, baina AstraZenecarena hartu nahiko lukeenak horretarako aukera ere izango du, dokumentu bat sinatuta. Gainera, Illunbeko zezen plazaren hondar gunea txertaketak egiteko prestatu dute, egunean jende gehiagori txertoa jarri ahal izateko.