Memoriaren plaken egitasmoak "izaera baztertzailea" du, EH Bilduren ustez
Donostiako Udala biktimak gogoratzeko plakak jartzen ari da, eta EH Bilduren ustez, jarraitutako dinamika “baztertzailea” da: “Egiaztatu ahal izan dugunez, plakak jartzeko dinamikak uko egin die bizikidetza demokratikoa eraikitzeko tresna integratzailea izateari eta bakean eta giza eskubideetan oinarritutako etorkizun partekatuaren eraikuntza kolektiboari”, adierazi du koalizio abertzaleak.
Bestalde, adierazi dute zenbait ekitalditan EH Bilduk “betoa” jasan duela: “Beto horiek Eneko Goia alkateak berak onartu ditu eta ez du defendatu gure hirian dagoen errealitate sozio-politikoa. Ordoñez, Mujica, Cuesta eta Gomezen familiaren kasua izan da”.
Maiatzaren 5ean, Maria Jose Bravoren omenezko plaka bat jarri zuten Loiolan.