12 eta 39 urte bitartekoak txertatuko dituzte
Espainiako Osasun Publikoko Batzordea atzo bildu zen, eta COVID-19ari kontrako txertoen dosi gehiago jaso ostean, txertaketa kanpainan beste pauso bat emateko erabakia hartu zuten: 12 eta 39 urte bitartekoak txertatzea. Horrela, hiru adin talde berri sortu dituzte txertaketarako: 12-19 urte bitartekoak, 20-29 urte bitartekoak eta 30-39 urte bitartekoak. Zaharrenetik gazteenera txertatuko dute, orain arte egin duten moduan.
Aurreikusita zegoen batzordean maskara espazio irekietan derrigorrez erabili behar izanaren araudiari buruz hitz egitea, baina Espainiako Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoetako ordezkariek ez zuten gai hori hizpide izan.