Bizikletentzat aldi baterako 189 aparkaleku jarri ditu Donostiako Udalak
Udan jende gehiagok erabiltzen du bizikleta Donostian barrena ibiltzeko, honartzara joateko batez ere, eta Donostiako Udalak erabilera altuago horri aurre egiteko behin-behineko 189 aparkaleku berri ezarri ditu, arazoak ekidieteko.
Donostiako bost puntutan jarri dituzte 21 aparkaleku. Zurriola hondartzan bi puntu jarri dituzte: Kursaal ondoan eta Jesus M. Leizaola pasealekuan. Bi puntu hauetako bakoitzean 6 aparkaleku jarri dituzte, 54 bizikletentzako lekuekin (108 guztira). Beste hiru puntutan hiru aparkaleku jarri dituzte, 27 leku banarekin: Anoeta pasealekuan, Eduardo Txillida pasealekuan eta Kontxa pasealekuan jarri dituzte.
Aurten Mirafloresko Markesaren kalean ez da aldi baterako aparkalekurik egongo, “bizikleta publikoen geltokia baitu”. Hala eta guztiz ere, Donostiako Udalak azpimarratu du biltegian beste bost aparkaleku dituela, 45 txirrindentzat, eta aparkaleku hauen kokapena eskariaren arabera aztertuko dutela gehitu dute.