Egiako parkeko behekaldeko belardia datorren astera arte itxita egongo da
Donostiako Udalak jakinarazi duenez, asteartean itxi zuten Egiako parkeko behekaldeko belardia, lanak direla eta. Hain zuzen, eremu horretako lurrean destrinkotze, eskarifikatze, silize harearekin berrelikatze, berrereite eta ongarritze lanak egiten ari dira, eta makinek gaur bukatuko dute euren jarduna.
Hala ere, belardia itxita egongo da datorren astera arte, lurrak egun batzuk behar baititu egonkortzeko eta indarra hartzeko. Belardiaren irekiera datorren astearen erdialdean irekitzea aurreikusten dute, “eguraldiaren arabera”. Udalak urtero egiten ditu halako lanak Egiako parkean eta beste hainbat tokitan, hala nola, Anoetako futbol zelaian. Baionako enpresa batek egin ditu lanak, eta 11.000 euro inbertitu ditu udalak.