Haritz Varela erasotzaileari buruz aritu dira 'Ur Handitan' saioan
2017ko uztailean, Haritz Varela militante donostiarra ezker abertzaletik kanporatzeko prozedura abian jarri zuten, modu jarraituan hainbat emakumeri eraso egiteagatik. Era berean, Donostiako Piratak eta Karmengo jaietako antolakuntzatik ere kaleratua izan zen. 2018ko urrian Varelaren aurkako salaketa jarri zuten erasotutako hamar emakumek. Azkenik, epaiketarik ez zen izan eta erasotuak akordio batera iritsi ziren erasotzailearekin.
Gaiari buruz aritu dira ETB1eko Ur Handitan saioan, eta Ane Maddi Txoperenak, erasotuetako batek, gertaturikoa gogoratu du. Lotura honetan ikus daiteke.