Urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri diote gizon bati, Zurriola hondartzan ume bati abusuak egiteagatik
2019ko abuztuaren 17an, gizon batek 10 urteko ume bat jarraitu zuen Zurriolako hondartzako uretan, “libido intentzioekin”. Gizona biluzik zegoen, eta umeari bainujantzia jaisten saiatu zen behin baino behiagotan. Umeak ostikadak emanez ekidin zuen gizonak bainujantzia jaistea, eta uretatik ateratzea lortu zuen. Horren ostean, udaltzainek erasotzailea atxilotzea lortu zuten.
Gizonak onartu egin ditu zituen karguak, eta fiskaltza eta defentsa akordio batera iritsi dira: urte bat, sei hilabete eta egun bateko kartzela zigorra ezarri diote gizonari, eta irizpide batzuk bete ezkero ez da kartzelan sartuko. Besteak beste, komunitatearen onurarako 110 egunez egin beharko du lan, eta sexu hezkuntza programa batzuetara joan beharko du, baita droga kontsumoaren aurkako errehabilitazio programa batera joan ere. Izan ere, hainbat drogaren kontsumoak eragindako nahasmendua du akusatuak, baita zehaztu gabeko nortasun nahasmendua eta adimen desgaitasun arina ere.
Aipatutako irizpideak betetzen baditu, hiru urtez bertan behera geratuko da ezarri dioten kartzela zigorra, eta adin txikiko umeekin lan egiteko gaitasungabetzea ezarri diote datozen bost urte eta zazpi hilabeteetarako.