Iztueta kaleko gaueko lanek zarata asko sortzen dute

Pasabidea eraitsi ondoren, Iztueta kaleko eremua egokitzen ari dira langileak trenbidearen azpiko errepidea eraikitzeko. Fase hori abuztura arte luzatuko dela jakinarazi zuen udalak. Une honetan, hainbat lan egiten ari dira eremuan, egunez eta gauez.
Iztueta parean bizi den bizilagun batek hedabide honi adierazi dio gauak “oso gogorrak” izaten ari direla, langileek zarata asko sortzen dutelako. Lanak egiteko baimena dute, eta bizilagunei adierazi diete uztailaren 1era arte ariko direla gauez lan horiek egiten. Bizilagunak bidalitako bideoa goizeko 4etakoa da.