Nola egin dute Ondarretako aterpetxeko horma irudia?
Ondarretako La Sirena udal aterpetxeak itxura berritua du apiriletik, GEROarte kolektiboko Claudia Pennese arkitektoak eta Iñigo Hernandez artistak horma irudi batekin bete baitzituzten eraikineko hormak. Donostiako historia eta emakumeen ahalduntzea elkartzen ditu horma irudiak, lamia baten irudia jostun batzuen irudiekin uztartu baitituzte. Lamiak aterpetxearen izenari egiten dio erreferentzia –La Sirena–, eta jostunek, aldiz, eraikinaren historiari; 1970eko hamarkadara arte kortse lantegi bat izan zen. Hedabide honek GEROarte kolektibokoekin hitz egin zuen artelana bukatzear zirela, eta erreportaje mamitsua osatu zuen.
Orain, Donostiako Udaleko Gazteria sailak horma irudia egiteko prozesuaren laburpen bideoa argitaratu du:
#gaztea #joven #aterpetxea #albergue #mural #hormairudia #Arte #ondarreta
— Donostia Gazteria (@DssGazteria) June 15, 2021
?️Hormairudi berria nola sortu den ikusteko aukera!
?Zorionak eta eskerrik asko Gero arte kolektiboko lankideei egindako lanarengatik!@espacioGeroArte @kutxakultur @DonostiakoUdala @DssKontadores pic.twitter.com/RtqSm9hd1I