24 orduz mobilizatuko dira Antiguan, presoen aldeko elkartasuna saretzeko
Sare herritarrak Izan Bidea dinamikarekin aurrera jarraitzen du, eta 24 orduko mobilizazioa egingo dute Antiguan, ostiraletik larunbatera. 24 orduz elkartasuna saretuz lelopean egingo dute mobilizazioa Gaskonia plazan, eta manifestazio batekin bukatuko dute. Horrela, egitarau zabala prestatu dute:
Ostirala, 18:
- 19:00. Gunearen apainketa.
- 20:00. Gunearen irekiera.
- 21:00. Afari musikatua eta bertso saioa.
- 23:00. Denok lo-zakuetara!
Larunbata, 19:
- 10:00. Bertako eta garaiko produktuekin gosaria.
- 11:00-19:00. Enkartelada iraunkorra.
- 11:00. Guraso eta haurrentzako ipuin kontalaria.
- 12:00. Gure Esku.
- 13:00. Larunbateroko enkartelada.
- 13:30. Ezker abertzalea.
- 14:00. Bazkaria Antiguotarrak elkartean.
- 15:00. Luberriko gazteen Mus relampago mus saioa.
- 16:00. Txantxarreka gaztetxea.
- 17:00. Ehun mugimenduaren mahai ingurua.
- 18:00 Auzoko kuadrillak eta jai batzordea.
- 19:00. Manifestazioa.