Bihar hasiko dira ETE, KAE1 eta KAE2 ligak
Larunbat honetan ekingo diete ehunka arraunlarik bigarren mailako arraun ligei; zehazki, ETE, KAE1 eta KAE2 ligak hasiko dira, Pasaiako uretan, eta Donostiako traineru bat egongo da bertan: Donostiarra B. Donostiarraren bigarren ontziak KAE2 ligan hartuko du parte, joan den denboraldian KAE1 ligatik jaitsi baitzen. ETE ligako neskak hasiko dira 17:00etan, KAE2 ligako mutilak 17:30ean abiatuko dira eta KAE1 ligakoak 18:15ean. Erlojupeko formatua izango dute estropada guztiek, eta Donostiarra 17:38ean abiatuko da, Busturialdearen ostean eta Santoñaren aurretik. Bestalde, TKE eta ETL ligak uztailaren 3an hasiko dira Coruñako uretan, eta Donostiako hiru ontzik hartuko dute parte: Donostiarrak TKE ligan, eta Donostiarrak eta Arraun Lagunakek ETL ligan.
Futbolean, Realeko neskek Bartzelonaren aurka jokatuko dute bihar Zubietan, 17:00etan. Bartzelonak jada liga irabazi du, eta partida bakarra galdu du 32 jardunalditan. Realak, bestalde, laugarren postuan jarraitzen du, eta Atletico Madril du atzean, puntu bakarrera. Postu bat beherago Tenerife dago, txuri-urdinek baino lau puntu gutxiagorekin.
Egutegia:
ARRAUNA
KAE2 ligako lehen jardunaldia, Pasaia:
Donostiarra (Larunbata, 17:38)
FUTBOLA
Emakumezkoen Lehen Mailako 33. jardunaldia, Zubieta:
Reala – Bartzelona (Larunbata, 17:00)