Irutxuloko Hitzan lan egin nahi duzu?
Irutxuloko Hitzak marketin eta sustapen arduraduna behar du. Hitzakide kanpainak sortzeaz, harpidedunen fidelizazioaz, komunitatea indartzeaz eta Irutxuloko Hitzaren marka sustatzeaz arduratuko da, besteak beste.
ESKATZEN DA:
– Unibertsitate mailako ikasketak: Administrazio eta Enpresa Zuzendaritza, Kazetaritza, Publizitatea eta Harreman Publikoak, Marketina edo antzeko ikasketak.
– Marketin ezagutza espezifikoak edukitzea: sare sozialak, email marketina, analitika eta neurketa.
– Izaera dinamikoa, harremanetarako gaitasuna eta ekimena.
– EGA edo baliokide den euskara maila izatea.
– Donostiakoa izatea edo Donostia ondo ezagutzea.
KONTUAN HARTUKO DA
– Komunikazio eta sustapen lanetan izandako eskarmentua.
– Diseinu eta bideogintza alorreko ezagutzak.
ESKAINTZEN DA:
– Kontratu iraunkorra, astean 30 orduko lanaldia.
– Lantokia Donostian.
Interesa duenak bidali curriculuma, uztailaren 5a baino lehen, helbide honetara: dh@hitza.eus, eta adierazi Erref. SUST-21 mezuaren gaian.