Azken asteburuotan kaian zikinkeria asko agertu dela salatu du Eguzkik
Donostiako kaia zaborrez eta zikinkeriaz beteta agertu da azken asteburuotan, Eguzki Erakunde Ekologistak sare sozialetan salatu duenez. Irudiek erakusten dutenez, kaiko zenbait zonatan jaten eta edariak hartzen aritutako hainbat herritarrek ez dituzte euren hondakinak jaso, eta kaia plastikoz, lataz eta poltsaz beteta utzi dute, besteak beste. “Berriro errepikatu dira irudi lazgarri hauek”, salatu zuten ekologistek joan den asteburuan:
Donostia… Berriro errepikatu dira irudi lazgarri hauek. Pandemiatik hobeagoak izaten atera behar omen genuen. Antza, okerragoak goaz.
— Eguzki (@EguzkiEH) June 13, 2021
Íbamos a salir mejores de la pandemia. Éstas imágenes muestran lo contrario. Faltan medios pero también voluntad de impedir estos hechos… pic.twitter.com/Swb0OELb3e
Oraingoan, aldiz, bideo baten bidez salatu dute gertatutakoa; kaio batzuk ikusten dira bideoan, herritarrek utzitako zaborra jaten:
Una vez más, cuando la gente irresponsable deja el muelle de Donosti, bien sea por restos de botellón o por restos de todo tipo de comida sin depositarla donde corresponde, o acaban los residuos en la mar o las "super malisimas gaviotas", tienen la culpa de todo! Vergüenza! pic.twitter.com/cXxBNbxmVn
— Eguzki (@EguzkiEH) June 19, 2021
Gogoratu beharra dago kaian, gainontzeko toki guztietan gertatzen den moduan, zaborrontziak eta zabor edukiontziak daudela, eta hondakinak halakoetan bota behar direla, herritar orok gune publikoez gozatu ahal izateko. Gainera, lurrean botata utzitako hondakin askok itsasoan, mendietan eta animalien sabeletan bukatzen dute, ingurumena kaltetuz.