Donostiako Udalak bat egin du AEAren nazioarteko egunarekin
Gaur, hilak 21, Alboko Esklerosi Amiotrofikoa (AEA) duten pertsonei laguntzeko nazioarteko eguna da. Udalak bat egin du egunarekin eta udaletxea berdez argiztatuko dute. Horrez gain, ADELA Gipuzkoa elkarteko ordezkariek (Alboko Esklerosi Amiotrofikoa duten gaixoen eta familien elkartea) adierazpen bat irakurri dute udaletxeko prentsa aretoan, gaixotasunaren eraginpean dauden pertsonen izenean, Aitziber San Roman Gizarte Ekintzako zinegotziarekin batera.
AEA jatorri ezezaguneko gaixotasun neurodegenaratiboa da. Giharrak ahuldu egiten ditu hitz egin, jan, muxuak eman, ibili eta arnas hartzea ere eragotzi arte. Gaixotasun sendaezina eta progresiboa da paralisia erabatekoa izan arte. Halere, zentzumenak, begien mugimendua eta ahalmen kognitiboa mantendu egiten ditu. Batezbesteko bizitza itxaropena hiru eta bost urte bitartekoa da. Mendekotasun zama handia dakar berarekin. Epe labur batean, gaixoa normaltasun osoko egoera batetik, erabateko mendekotasunera igaro egiten da. Zama hau, orokorrean, familiak bere gain hartzen du.