Zulo bat agertu da Ametzagaina kalean, fatxadaren eta lurraren artean
Ametzagaina kaleko 62. zenbakian zulo bat ireki da eraikinaren fatxadaren eta lurraren artean, lurraren azpian dauden garajeak agerian utziz. Maria Reina parrokiaren ondoko etxadian jazo da ezbeharra.
Ondoko tabernaren jabearen arabera, zuloa atzo ireki zen; Udaltzaingoak inguru guztia itxi eta hesitu du. Ezbeharra gertatu den lekuaren ondoan dagoen arte estudioko pertsona baten arabera, lehenago arrakala txiki bat zegoen, eta lurrak behera egin du.