Ekainaren 23tik aurrera Dbus-ek zerbitzu gehiago emango ditu
San Joan bezperatik hasita, abuztuaren 31ra arte gozatu ahalko da aparteko zerbitzuez hiriko gune gehienetan. Autobusak auzoetara beranduago irtengo dira eta zerbitzuak beranduago bukatuko dira.
Era berean, ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan gautxori aurreko ohiko zerbitzuak ere eskainiko dira. Hauek eguneko azken zerbitzuetatik Gautxoriak hasi arte izango dira. Zerbitzu hauen geltokiak Boulevardaren eta Gipuzkoa plazaren inguruan daude.
Ekainaren 25etik aurrera, bestalde, Gautxori zerbitzua berrabiaraziko da ostiral, larunbat eta jai bezperetan, goizaldeko 3:00ak arte. Irteerak Boulevardetik egingo dira. Zerbitzu horien frekuentzia hemen ikusgai.
Jaiegunetan, 24-Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo eta 27-Altza-Intxaurrondo-Antiguo-Gros lineetan ere maiztasuna handituko da 30 minutura, egun guztietako ordutegiak bateratuz.
Igeldoko 16 linea 20 minuturo izango da goizez zein arratsaldez, 10:05etik 21:05era bitartean. Horrez gain, linea honek zerbitzu gehiago emango ditu Okendo 18-tik, 23:05ean eta 0:00etan beste bi irteera gehiagorekin. Era berean Igeldo auzoak autobus zerbitzua izango du gauean, B7-Igeldo gautxoria, ostiral, larunbat eta jai bezperetan. 1:00etan eta 2:00etan aterako da Boulervardetik.
Igande eta jaiegun guztietan, 9:00etatik 19:00etara Kontxako pasealekua trafikoari itxita egongo da. Honek aldaketa batzuk eragingo ditu. 5-Benta Berri, 18- Seminarioa, 25-Benta Berri-Añorga, 33-Larratxo-Intxaurrondo-Antiguo-Berio eta 45-Renfe Bus Geltokiak-Antiguo-Aiete Antiguo alderantz Sanserrekatik joango dira eta ez da geltokirik aldatuko. Erdialderantz Pio Barojatik igo eta Aldapetatik jaitsiko dira, eta ondoren ohiko ibilbidea egingo dute. Ondarretako geltokia kendu eta Esklabetara edo Pio Baroja 4ra eramango da. San Martin 57ko geltokia zerbitzurik gabe geratuko da.
Igeldoko 16 lineak Antiguo alderantz ohiko ibilbidea egingo du. Erdialderantz ordea, Sanserrekatik ordez Aldapetatik jaitsiko da. Sanserrekako geltokiak kendu eta Pio Baroja 10era eramango dira. Baenako Dukea 1, Mirakontxa 48koa, Mirakonxa 28koa eta San Martin 57koa kendu egingo dira.