Egiako sorginek 'su' eman diote 13/13 epaiketari, auzipetutako auzotarrei babesa helarazteko
Urteroko legez, San Joan bezpera dela eta, Egiako sorginak kalera atera dira gaur, eta 13/13 epaiketa handiaren aurka agertzeko aprobetxatu dute. Izan ere, Egiako bi bizilagun daude 13/13 epaiketa politikoan auzipetuetakoen artean –Nerea Redondo eta Juan Mari Jauregi–, eta babesa helarazi diete. Era berean, larunbatean, hilaren 26an, epaiketaren aurkako eserialdia egingo dute Egia kalean, 12:00etan.
Horrela, dantza egin dute euren omenez eta epaiketaren aurka, eta ‘su’ eman diote epaiketari: