Arkaitz Agote preso donostiarra Martuteneko espetxera ekarriko dute
Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak jakinarazi duenez, Arkaitz Agote preso donostiarra El Duesoko kartzelatik (170 km) Martutenekora ekarriko dute. 2007an espetxeratu zuten, eta 25 urteko zigorra betetzen ari da. 2025ean beteko ditu hiru laurdenak.