Fitxaketa berria egin du Ibaeta Basketek, taldea ixteko: Stephanie Madden
Ibaeta Basketek datorren denboraldirako azken fitxaketa egin du. Stephane Madden da, Ibaeta Basketen duela bederatzi urte jokatu zuen jokalari estatubatuarra.Hegalean edo pibot postuan jokatzen du Maddenek. 2012/2013 denboraldian EHU-Ibaetan jokatu zuen bigarren mailan, eta igotzea lortu zuten.
Langston Unibertsitateko taldean hasi zuen bere ibilbidea, eta Europan izan zuen lehen esperientzia Danimarkako Sisu taldean izan zen, 2011/2012 denboraldian. Ondoren, esan bezala, Donostian jokatu zuen denboraldi batez, eta Suizara joan zen hemendik. Zorte onik izan ez zuenez, Israelgo Estatura joan zen. Bi denboraldi han eman ostean, Alemaniako Gruner Stern Keltern taldera joan zen, baita TK Hannoverrera, Pragako Slaviara eta Valosun KP Brnora ere.
2019/2020 denboraldia Turkiako Canik Belediyera joan zen, eta 2020/2021 denboraldiaren erdian Greziako PAOK taldera joan zen.