Lur jausi batek hondatu zuen Miramongo bidea konpondu dute
(Argazkia: Donostiako Udala) Miramongo basoaren bide batek kalte nabarmena izan zuen luizi baten ondorioz. Basque Culinary Center-etik gertu dago aipaturiko bidea. Azken egunetan hobekuntza lanak egin dituzte, bideko zatia horma txiki batekin indartuz. 120.300 euroko gastua izan dute lanek.


