San Joan bezperako tradizioari eutsi diote Egian
San Joan bezpera egun garrantzitsua da Egiakoentzat, eta urteroko legez, gaur ere kalera atera dira, udako solstizioko tradizioa jarraitzeko. Ohiko lore sortak saldu dituzte Plaza Haundin arratsaldean, herritarrek urtebetez etxean gorde ditzaten, eta, datorren urtean, erabat lehor daudenean, San Joan suan erre ditzaten, gaitzak uxatzeko.
Ondoren, iazko lore sorta lehorrak jaitsi dituzte plazara, eta, erre ostean, dantzan aritu dira. Modu inprobisatuan egin dute dantzaldia, baina segurtasun neurri guztiak beteta eta, batez ere, giro paregabean.