49 kasu positiboko agerraldi bat izan da Donostian, Mallorcara joandako pertsona talde batean
Osakidetza koronabirusa diagnotikatzeko probak egiten ari da Mallorcara bidaia egindako pertsona guztien eta euren gertukoen artean.
Azken orduotan igo egin dira Donostian atzemandako koronabirus kasu positiboak —24 ordutan, 6 kasutik 28ra pasa da hiria—, eta Osakidetzak jakinarazi du Mallorcara ikasketa bidaian joandako pertsona taldean izandako agerraldiarengatik izan dela. Azaldu dutenez, agerraldi horrekin lotutako 49 positibo atzeman dituzte dagoeneko Donostian, eta COVID-19a diagnotikatzeko proba ugari egiten ari dira Bengoetxea kaleko osasun zentroan.
Osakidetzak bidaira joandakoei eta haien gertukoei egingo dizkie probak, eta 250-300 pertsona artatzea aurreikusten dute, euren eta gainontzeko herritarren “osasuna eta segurtasuna bermatzeko”.