Marmitako lehiaketa Groseko Zipotz jaietara itzuliko da
Koronabirusak gure artean jarraitzen badu ere, egoera zertxobait hobetu da, eta egoerara egokitutako jaiak egingo dituzte Donostiako auzo batzuetan. Grosen, esaterako, Zipotz jaietarako egitaraua prestatzen ari dira, eta dagoeneko iragarri dute urtebeteren ondoren, ohiko marmitako lehiaketa itzuliko dela.
Uztailaren 18an izango da, Katalunia plazan, 11:00etan hasita. Taldeek bi pertsonakoak izan behar dute, eta izen-ematea zabalik dago jada. Parte hartu ahal izateko, marrumaelkartea@hotmail.com helbide elektronikora idatzi behar da.
Zipotz jaietako azken marmitako lehiaketa 2019an izan zen, koronabirusaren pandemia heldu aurretik, eta, betiko moduan, giro aparta izan zen. IRUTXULOKO HITZA han izan zen, eta lehiaketaren kronika egin zuen, irudi bilduma baten eta bideo baten bitartez.