Tigre eltxoen aurkako 85 tranpa jarri dituzte hirian
Donostiako Udalak, urteroko legez, tigre eltxoaren aurkako kanpaina abiatu du, eta 85 tranpa jarri ditu hiriko hainbat gunetan. Intsektuen ugalketa kontrolatzeko balio dute tranpek.
Hain zuzen, 300 mililitro urez betetako poteak dira, eta uretatik irtetzen den taula txiki bat dute. Izan ere, tigre eltxo emeek ez dituzte arrautzak uretan erruten —beste espezio ugarik hala egiten dute—, uraren mailatik gora edo arrautzak kendu ondoren sortzen diren eremu lehorretan erruten dituzte, eta horrek harrapari naturaletatik —arrainak eta anfibioak— salbu uzten ditu arrautzak. Tranpetako taula uretatik ateratzen denez, eltxoek hor jartzen dituzte arrautzak, eta galdu egiten dituzte.
Osasun Sailak biltegi txikietan, hala nola botiletan edo latetan, kendu den ura ere aztertzen du, larben existentzia detektatzeko, intsektu horren izurririk gerta ez dadin. Izan ere, 100 espezie inbaditzaile kaltegarrienen zerrendan sartuta dago tigre eltxoa.