Egia 22ko maizterren ziurgabetasun egoerarekin amaitzea eskatu dute
Egia 22ko Etxebizitza Asanbladak adierazi duenaren arabera, maizterren ziurgabetasun egoerak gora egiten jarraitzen du, eta horrekin amaitzeko, hainbat bilera egingo dituzte. Lehenik eta behin, Donostiako Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiekin elkartuko dira datozen hilabeteetan, udalak SAREBekin egin duen bitartekaritzaren inguruan gehiago jakiteko. Izan ere, asanbladako kideek adierazi dute ez dakitela ezer bitartekaritza horren inguruan.
Bestalde, Espainiako Estatuan beste SAREBek kaltetutako maizterren taldeekin batera SAREBen ordezkaritza batekin elkartuko dira Egia 22ko maizterrak, ekainaren 29an Madrilen.
87 urteko emakume bati jada kontratua amaitu zaio; beste familia bati irailean amaituko zaio kontratua, eta gainerakoei otsailean.
Egia 22 Etxebizitza Asanbladak agerraldi bat egin behar zuen gaur arratsaldean, baina azkenean bertan behera geratu da.