Espainiako Atletismo Txapelketa egingo da asteburuan, Getafen
Gaur hasi eta igandean amaituko da Espainiako Atletismo Txapelketa. Senior mailako kirolariek hartuko dute parte bertan, eta Donostiako taldeetako hainbat atleta egongo dira. Realak 26 atleta eramango ditu Madrilgo hirira, eta Donostiako Atletikok, berriz, hamabost. Ondorengo kirolariekin joango da Reala:
200 metro: Javier Mariscal eta Asier Fernandez.
400 metro: Adrian Rocandio eta Itoitz Rodriguez.
800 metro: David De Blas.
1.500 metro: David Lorenzo, Jorge Torre eta Pablo Quijada.
3.000 metro oztopo: Moha Bakkali.
110 metro hesiak: John Cabang.
400 metro hesiak: Iñigo Rodriguez eta Julen Diaz.
10.000 metro martxa: Mario Sillero.
Altuera: Pedro Zamorano.
Pertika: Istar Dapena eta Iñigo Ugena.
Luzera: Tessy Ebosele eta Asier San Sebastian.
Jauzi hirukoitza: Tessy Ebosele eta Eneko Carrascal.
Pisua: Dani Pardo.
Mailua: Aitor Urkia.
Xabalina: Odei Jainaga eta Eugenii Zootev.
4×100: Aimar Arreitunandia, Ibai Fernandez, Alberto Muñoz eta John Cabang.
4×400: Adrian Rocandio, Itoitz Rodriguez, Asier Fernandez eta Javier Mariscal.
Donostiako Atletikok, bestalde, ondorengo kirolariak eramango ditu Getafera:
4×100: Aitana Rodrigo, Irati Mitxelena, Eliani Casi, Mireia Guerra, Nerea Galparsoro, Alazne Etxebarria, Sara Gomez eta Lorea Ibarzabal.
200m: Aitana Rodrigo eta Eliani Casi.
100m: Aitana Rodrigo eta Irati Mitxelena.
800m: Irati Zurutuza.
100m hesiak: Patricia Ortega.
Pertika: Maialen Axpe.
Altuera: Garazi Larrakoetxea.
Mailua: Dorleta Armendariz.
Heptatloia: Ainhoa Serrano.
Futbolean, Realeko neskek denboraldiko azken partida jokatuko dute Valentziaren aurka. Igandean jokatuko dute, etxetik kanpo, 18:00etan, eta bosgarren postuari eusteko irabazi egin beharko dute partida; izan ere, Tenerife atzean dute txuri-urdinek, puntu bat gutxiagorekin. Denboraldia bosgarren amaitzen badute, ligan orain arte Realak izango duen emaitzarik onena izango da. Izan ere, Realaren nesken taldea 2004. denboraldian sortu zen, eta 2005/2006 denboraldian iritsi zen lehen mailara. Ordutik hona sailkapenaren erdiko postuetan ibili dira, baina aurten bosgarren geratu daitezke. Joan den denboraldian eskuratu zuten sailkapen onena, seigarren amaitu baitzuten liga, nahiz eta ez zen amaierara arte jokatu, koronabirusa dela eta bertan behera utzi baitzuten liga.