Lolo Encinas izango da Gipuzkoa Basketen entrenatzaile berria
Lolo Encinas Gipuzkoa Basketera itzuli da, bi urtez Bilbo Basketen entrenatzaile laguntzailea izan ostean. Esperientzia horren aurretik, Encinas hamar urtez egon zen Gipuzkoa Basketen, entrenatzaile laguntzaile gisa, baina oraingoan lehen entrenatzaile izateko itzuli da Donostiara. Bi urteko kontratua sinatu du.
Askatuak taldean hasi zuen bere ibilbidea 97/98 denboraldian, ordezkari moduan: lau urte eman zituen bertan. Ondoren EHU-Donostiako Atletikora joan zen, entrenatzaile gisa, eta bi urteren ostean, Azpeitiko Iraurgira joan zen entrenatzera. Hiru urte eman zituen bertan, eta Gipuzkoa Basketera joan zen gero. Donostiako taldean ibili ostean Angolara joan zen, eta Bilbo Basketera joan aurretik Iraurgira itzuli zen.