Maddi Torrek urtebetez luzatu du kontratua Realarekin
Maddi Torrek eta Realak urtebetez luzatu dute bien arteko harremana, eta 2022ko ekainaren 30era arte txuri-urdina izango da jokalari donostiarra. Bere laugarren denboraldia izango da Realean.
Denboraldi honetan aurreko bietan baino gutxiago jokatu du Torrek; Realeko lehen denboraldian 29 partida jokatu zituen ligan, 20 bigarrenean, eta 7 azken honetan.
Maddi Torrek taldea utziko zuela zirudien, beste bederatzi jokalarirekin batera, baina azkenean kontratua berritu du donostiarrak.