Maskararik gabeko lehen eguna kanpoaldean
Gaurtik aurrera, ez da beharrezkoa kanpoaldean maskara eramatea, beti ere pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia mantendu daitekeen egoeretan.
Maskara kanpoaldean eramateko beharrezkotasunik gabeko lehen eguna da gaur; Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak ekainaren 18an adierazi zuen moduan, gaurtik aurrera kanpoaldean ez da beharrezkoa maskara eramatea, nahiz eta neurri honek baldintza batzuk dituen. Lehen egun honetan Donostiako kaleetan jende asko maskararik gabe atera da kalera, baina beste askok maskara erabiltzearen alde egin du, arrazoi ezberdinak direla eta.
Araudi berriaren arabera, kanpoaldean maskara eraman beharko da gainontzeko pertsonekin 1,5 metroko distantzia mantendu ezin bada. Hondartzetan, ez da maskara erabili behar, baina bai hondartzak jendez gainezka daudenean eta 1,5 metroko distantzia mantendu ezin denean. Terrazetan ere maskara kendu ahal izango da, beti ere distantzia mantendu ahal bada.
2020ko uztailaren 15ean adierazi zuen Nekane Murga osasun sailburuak maskara kanpoaldean beharrezkoa izango zela, eta ordutik gaur arte beharrezkotasun hori indarrean egon da.