Emakumeak sexualki eta laboralki esplotatzen zituen sare bat desegin dute Donostian
Espainiako Poliziak emakumeen salerosketarako sare baten aurkako operazioa burutu du Donostian eta Madrilen, eta zazpi pertsona atxilotu ditu, baita euren mende zeuden bi emakume askatu ere. Emakumeak sexualki eta laboralki esplotatzea eta lapurretak egitera behartzea leporatzen diete. Zazpi atxilotuetako lau Donostian atxilotu dituzte, eta beste hiruak Madrilen; era berean, hainbat erregistro egin dituzte bi hirietan.
Poliziaren arabera, sarea Gipuzkoan, Espainiako Estatuan, Frantziakoan eta Polonian zegoen finkatuta, eta biktimak Mongolian antzematen zituzten. Schengen eremuan ikasi eta lan egiteko aukeraren izango zutela esaten zieten, eta Europara ekartzen zituztenean, lantegi klandestinoetan edo Madrilgo prostituzio etxeetan esplotatzen zituzten, baita Espainiako eta Frantziako saltokietan lapurretak egitera behartu ere. Poliziak dioenez, mongoliarrarrak Espainiako Estatuan “arau kontroletik ihesi” sartzeko “erreferentea” zen Europa osoan.