Intzidentzia metatuak nabarmen egin du gora azken egunetan
Ostiraletik igandera 79 positibo antzeman dituzte Donostian, eta azken egunetako positibo kopuruarengatik intzidentzia metatua 87,72tik 116,78ra igo da.
Osaskidetzak pasa den astean adierazi zuen Mallorcara ikasketa bidaian joandako pertsona taldean izandako agerraldiak eragin zuzena izan zuela positibo kopuruaren gorakadan. Ostegunekoa izan zen datu adierazgarriena: 47 koronabirus positibo. Eusko Jaurlaritzak gaur plazaratu dituen datuek joera aldakorra islatzen dute. Ostiralean, 41 positibo atzeman zituzten, larunbatean behera egin zuen kopuruak –18 positibo–, eta atzo, berriz ere gora –20 positibo–. COVID-19a diagnotikatzeko proba ugari egin dituzte asteburuan aipaturiko agerraldiarekin loturikoak.
Intzidentzia osasun eremuka
Ostiraleko datuekin alderatuta, intzidentzia metatuak gora egin du bederatzi osasun eremutan, behera egin du Bidebietan eta berdin mantendu da Intxaurrondon.
- Ondarreta: 175,88
- Loiola: 149,90
- Intxaurrondo: 131,44
- Gros: 111,44
- Bidebieta: 97,13
- Altza-Roteta: 91,86
- Amara-Erdialdea: 88,14
- Parte Zaharra: 86,71
- Egia: 81,16
- Aiete: 80,22
- Amara Berri: 79,99
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko datuak:
- Gros: 9
- Ondarreta: 5
- Amara Berri: 3
- Parte Zaharra: 1
- Egia: 1
- Bidebieta: 0
- Aiete: 0
- Intxaurrondo: 0
- Amara-Erdialdea: 0
- Altza-Roteta: 0
- Loiola: 0
Indarrean dauden osasun neurriak
Larunbatetik ez da derrigorrezkoa kanpoaldean maskara erabiltzea. Horrez gain, LABI batzordeak harturiko azken neurriak ostalaritzari eta elkarte gastronomikoei loturikoak dira. EAEn ostalaritzaren eta kultur jardueren itxiera ordua 02:00etara luzatu zuten, eta elkarte gastronomikoak irekita daude berriz ere. Gainerako neurriak, ondorengoak dira:
- Hego Euskal Herriko mugikortasuna librea da.
- Espainiako Estatuko gainontzeko autonomia erkidegoetara joan daiteke.
- Posible da edozein ordutan kalean egotea.
- Beste pertsona batzuekin elkartzea, kopuru mugarik gabe. Ostalaritza establezimenduetan, ordea, gehienez sei pertsona elkartu daitezke mahai bakoitzean.
- 02:00etan ostalaritza establezimenduak itxi behar dira, baita kultura, gizarte eta merkataritza jarduerak eten ere.
- Merkataritzan eta antzeko jardueretan %60koa da edukiera, baita terrazetan ere. Ostalaritza establezimenduen barnean %50ekoa da.
- Kirol ekitaldietan, sozialetan eta kulturaletan edukierak 600ekoak izango dira barruan, eta 800ekoak kanpoan. Guztira 1.600 eta 5.000 arteko pertsonako edukiera duten lekuetan, berriz, edukiera 800ekoa izango da gehienez barruan, eta 1.200ekoa kanpoan. Edukiera 5.000 pertsonatik gorakoa duten lekuetan, berriz, gehienezko edukiera %30ekoa izango da.
- Elkarte gastronomikoak eta txokoak ireki ahal izango dira, eta ostalaritzaren neurri berak errespetatu beharko dituzte. Hauen ordutegia 09:00etatik 02:00etara izango da, eta %50eko gehienezko edukiera izango dute.
- Kanpoan, taldean egiten den kirolak ez du pertsona kopuru gehienezkorik, eta barruan gehienez 10 pertsonakoak izango dira taldeak. Aldagelen edukiera %50era handituko da.
- Kanpoko turismo eta natura bisiten taldeak gehienez 20 pertsonakoak izango dira, eta barrukoak 10 pertsonakoak.