Kulturaz blaitzeko egitaraua antolatu dute Igeldon
Igeldoko San Pedro jaiak ez dituzte behar bezala ospatuko, baina Ttonttorro jai batzordeak hainbat kultur jarduera antolatu ditu. Kulturaz blaitzen lelopean, lau eguneko egitaraua prestatu dute. Ostegunetik igandera egingo dituzte Igeldoko ezohiko festak. Egun guztietan zehar argazki zaharrak ikusi ahal izango dira Calonge sagardotegian.
Uztailak 1, osteguna
- 18:00 Erik eta Win. Antzerki, bertso,musika eta poesiaz osatutako ikuskizuna.
Uztailak 2, ostirala
- 18:00 Kontzertua Herenegun taldearen eskutik era akustikoan.
- 20:00 Dj Esther.
Uztailak 3, larunbata
- 11:00-14:00 Sortzaileen azoka. Sortzaile ezberdinen artelanak ikusi eta erosteko aukera egongo da.
- 18:00 Kontzertua Unwritten rules taldearen eskutik.
- 20:00 Dj Txolas.
Uztailak 4, igandea
- 11:00 Haurren dantza emanaldia.
- 17:00 Bertso emanaldia: Sustrai Colina, Agin Rezola, Nerea Ibarzabal eta Alaia Martin.
- 19:00 Erromeria Trikidantz taldearen eskutik. Sorpresak egongo dira.
- 21:00 Aurresku berezia.
Antolatutako kultur ekintzak modu seguruan egin ahaliz ateko eta herritarren zaintza bermatzeko ondorengo arauak bete beharko dira jai gunean:
- Ekintza guztiak eskolako kantxan egingo dira. Eguraldi txarra egiten badu, ordea, frontoian burutuko dira eta edukiera murritzagoa izango da.
- Lehentasuna herritarren osasuna bermatzea izango da, eta horretarako, hartutako neurria kerrespetatu beharko ditugu.
- Une oro musukoa jarrita egongo gara.
- Ikuskizunak ikustekoaulkietan eserita egongogara, ezingo da zutik egoneta aulkien arteko distantziametro batekoa izango da.
- Jai gunera ezingo da janari edo edaririk sartu ez eta alde batetik bestera zutik ibili ere.