Amara Berriko espazio publikoa hobetzeko egitasmoa saritu dute
Espainiako Arkitektura eta Hirigintza Biurtekoak Donostiako proiektu bat saritu du. Zehazki, 2018an Paisaje Transversal hirigintza enpresak Amara Berrin egindako egitasmoak jaso du saria: EPAH! Espazio Publikoaren Aktibazio eta Hobekuntza Plana. Auzoko espazio publikoa hobetzeko partaidetza prozesu bat egin zuten udalarekin lankidetzan.
Biurtekoan beste bi euskal egitasmo ere saritu dituzte. Ocamica Tudanca Arquitectos taldearen Nueva plaza de Mansilla Mayor eta BeSTe-ren Reforma y ampliación del edificio Dorleta del campus de Eskoriatza de Mondragon Unibertsitatea.